Bi autok eta moto batek istripua izan dute Zubillaga eta Oñati artean

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 10a
Anbulantzia istripua izandako tokian.

Bi autoren eta moto baten arteko istripua gertatu da Oñatiko Garibai auzoan, Zubillagatik Oñatirako bidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez Arrasateko ospitalera eraman dute motorreko gidaria. Auto ilarak sortu dira eta txandaka ari dira pasoa ematen ibilgailuei.

Ertzaintzak baieztatu duenez, 14:10ean jaso dute deia Zubillaga eta Oñati artean, GI- 2630 errepidean, istripua egon dela esateko. Bi autoren eta moto baten arteko istripua izan da, Elorregirako norabidean, eta motor gidaria Arrasateko ospitalera eraman dutela gaineratu du Ertzaintzak. Istripuaren ondorioz auto ilarak sortu dira eta oraindik tarteka ari dira pasoa ematen ibilgailuei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak