Piriniotara egingo duten irteeran egingo duten ibilbidea, ibilbide klasikoa dela dio Aloña Mendiko mendi sailak, GR11 eta Senda Camille-ko ruta jarraitzen du. Uztailaren 18an, zapatua, Gabardito-tik –1.375m– aterata, igoera jarraian Foraton-go lepora –2.020m– joango dira. Han, "igoera harritsu eta gogor batetan", Bisaurinera –2.668m– igoko dute. Bere ipar aldetik, Plana Mistresa eta Lizara-ko aterpetxera –1.505m– jaitsiko dira. Hurrengo egunean, hilaren 19an, Sierra de Bernera aldera igoko dute, Valle de los Sarrios eta Trincheratik Ibon de Estanesera jaisteko. GR11 jarraituta, Kandantxu-ra helduko dira.
Antolatzaileek adierazi dute zailtasun tekniko handirik gabeko irteera izan arren, mendi altuak direla eta entrenatuta joan behar dela gomendatu dute.. Federatuta egon behar dela ere gogorarazi dute.
Uztailaren 13a da izena emateko azken eguna
Joan gura duenak uztailaren 13a aurretik eman behar du izena sailera idatzita: alonamendi.mendi@gmail.com. Prezioa da 100 euro. Plazak, autobusa bete arte, 22.