Mural herrikoi bat egingo du Gure Eskuk domekan, Trianan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 9a

Trianako jaietarako banderinak jarrita dagoeneko.

Oñatiko Gure Eskuk antolatuta, mural herrikoi bat egingo dute domeka eguerdian, Trianan. 12:00etan txosnagunetik abiatuta, diana egingo dute auzoan Zorotxo konpartsarekin eta horren segidan egingo dute murala.

Herrituak egiteko eta Gure Eskuko materiala erosteko postua ere jarriko du Gur Eskuk domekan auzo horretan.

Auzoko jaien egitarauaren barruan sartu dute ekimena. Jaiak, bihar, egubakoitza, hasiko dituzte, 19:00etan, Astotrastoren jaitsierarekin, eta bertso saioarekin eta luntxarekin amaituko domeka iluntzean. Bitartean, musika kontzertuak, ur pistolen guda eta txorimaloak eta erral- doiak egongo dira, besteak beste. Agendan dago egitarau osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak