Martin Uriarte irabazle Usakoko salto txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko uztailaren 3a

Oñatiko GKSk eta Xehatu taldeak antolatutako salto txapelketan Martin Uriarte izan da irabazlea, eta Oxel Blazkez geratu da bigarren. Ikusmin handia piztu du zitak. Hiru epaile izan ditu txapelketak, eta irizpide bat neurtu du epaile bakoitzak: saltoaren kalitatea, zipriztin kopurua eta hartutako kolpea. Hiru irizpide horiek aintzat hartuta, Uriarte izan da onena.

Hona hemen Usakoko salto txapelketako partaideak: 

  • Oxel Blazkez
  • Martin Uriarte
  • Aitor Ugarte
  • Markel Herranz
  • Aetz Larrea
  • Liher Errasti
  • Etxahun Lizarralde
  • Aimar Blazkez
  • Beñat Leturiaga
  • Alex Markuleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak