Lehen proiektua aurkeztuko du Onekok eguaztenean

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 6a

Ekiolako plaka fotovoltaikoak.

Eltziako teilatuetan autokontsumora bideratuko den instalazio fotovoltaikoa egiteko proiektua du esku artean Onekok, Oñatiko energia komunitateak. Onekoren lehen proiektua izango da eta eguaztenean, hilak 8, egingo du aurkezpena jendaurrean, 19:00etan, kultura etxean. 

Onekoren lehen  proiektu hau 100 kilowatioko potentzia duen instalazioa izango da, 180 panelez osatua. Proiektuan parte hartzen duten bazkideek eguzki orduetan sortutako energia autokontsumituko dute, eta ondorioz, saretik hartutako argindarra txikiagoa izango da.

Instalazioaren zehaztapenak, diru laguntzak eta beste herrietako esperientziak azalduko dituzte aurkezpen bilera honetan. Proiektuan parte hartzeko bazkide –50era heltzear dira egun Onekon– izan behar da, baina bilera irekia da eta bazkide egitearen inguruko informazioa ere emango dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak