Ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzuak, POZ, eta Oñatiko Udalak antolatuta, ibilkera nordikoko bi saio egingo dira datozen egunetan herrian. Saioak uztailaren 2n eta 9an egingo dira, herriko plazan, 10:00etatik 11:30era.
Saio irekiak dira, herritar denei zuzendutakoak baina komeni da aurrez izena ematea. Kiroldegiko harreran egin daiteke hori. Arropa erosoak eta ibilkera nordikoa egiteko makilak eraman behar ditu norberak.