Salto txapelketa egingo dute egubakoitzean Usakon

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 1a

Usako.

Hiru egunetako egitaraua antolatu dute Xehatu 78 taldeak eta Oñatiko GKSk elkarrekin gaurtik, eguaztena, hasita. Boxeo eta kickboxing entrenamendua, hitzaldia eta salto txapelketa antolatu dituzte.

Gaur, eguaztena, hasi eta egubakoitzera bitartean, hiru hitzordu antolatu dituzte elkarrekin Xehatu 78 boxeo eta kickboxing taldeak eta GKSk. Gaur bertan, esaterako, kirol horien entrenamendu irekiak egingo dituzte Usakon 18:30ean. "Gure ohiko entrenamendu bat izango da, baina ikusi edo probatu gura duena gerturatu daiteke; irekia da", dio Xehatu 78 taldeko Roberto Posadak. Bihar, berriz, hitzaldia egingo du GKSk Antixena gazetetxean, 18:00etan: Zer ari da gertatzen munduan? Gerra globala eta ofentsiba inperialista.

Saltoak egubakoitzean

Egubakoitzerako salto txapelketa antolatu dute bigarrenez –duela hiru urte egin zuten lehena–. "Boxeoa zabaldu eta aisialdi duin baterako aukera eskaintzea da gura duguna. Norberak erabakiko du zer nolako saltoa egingo duen, baina zentzuz egitea eskatzen dugu, pasatu barik", dio Posadak.

Dagoeneko dozena bat lagunek eman dute aurrez izena –@xehatu_78kt–salto txapelketan parte hartzeko, baina momentuan Usakora joanda ere balio du. Sorospen zerbitzua jarri dutela jakinarazi du Posadak. Saltoen ostean, zuzeneko musika entzun ahal izango da. Gorka, Auritz eta Txubirra hirukote oñatiarrak kontzertu akustikoa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak