Gaur egun, Gipuzkoan 750 pertsonek, eta EAEn 2.600ek, pairatzen dute esklerosi anizkoitza. Gaitzaren arrazoia oraindik ezezaguna da, eta, ondorioz ez du sendabiderik. Zirkulazio-istripuen ondoren, pertsona heldu gazteen desgaitasunaren bigarren arrazoi nagusia da Esklerosi Anizkoitza.
Funtsak biltzea helburu
Uztailaren 5ean –domeka– jarriko du Ademgik bere stand-a. Bertan, Katuki Saguyakik edizio honetarako diseinatutako merchandising produktuak erosi ahalko dira. Horrez gain, dohaintza ere egin ahalko da. Kanpainan bildutako diru hori, gaixotasuna jasaten duten pertsonei baliabide ekonomiko eta materialak emateko erabiliko da, baita eskaintzen zaizkien birgaikuntza-zerbitzuak finantzatzeko eta beren bizi-kalitatea hobetzeko.
Kanpaina sare sozialetan zabaltzea ere eskatu du Ademgik, instagramen @ademgi_emgipuzkoa, X-n @emademgi, edo, Facebooken ADEMGI – Esclerosis Múltiple Gipuzkoa etiketatuz eta #bustizaitez2026 #mojate2026 traolak
erabiliz.