Hamaika bloketan banatu zuten ikuskizuna eta besteak beste, Arantzazu, Unibertsitatea, Oñatiko tradizioa, gerra karlistaren garaia Oñatin, Txantxiku deitzearen zergatia bezalako gaiak izan zituzten hizpide. Guztira hamabi abesti kantatu zituzten. Gainera, bloke bakoitzean abesti bat interpretatu zuten, guztiak Arri Iraetak sortutako ikus-entzunezkoarekin bateratura. Ikus-entzunezko horiek Zumeltzegi dorrean bertan proiektatu zituzten. Bideoei ahotsa Migel Guridik jarri zien.