Muturreko tenperaturengatik duela bi aste Gipuzkoako junior mailako itzulia bertan behera geratu eta gero, gaur Arantzazuko Igoerak hartu du erreleboa. 75 kilometroko ibilbidea egin dute gazte kategoriako txirrindulariek, eta horien artean nagusitu da F2 Informatica taldeko Eñaut Bilbao txirrindulari bizkaitarra. AMPO taldeko Haitz Zunzunegui eta Baque Movistar Team taldeko Markel Torrontegui izan dira helmuga gurutzatu diren hurrengo txirrindulariak.
Helmugara iritsi diren lehen hiru txirrindularien denborak:
- Eñaut Bilbao (F2 Informatica) - 1:43:49.
- Haitz Zunzunegui (AMPO) - 1:43:53.
- Markel Torrontegui (Baque Movistar Team) - 1:43:56.
Ezohiko ibilbidea
Ezohiko ibilbidea egin dute txirrindulariek aurten Osintxuko errepidearen egoera eskasaren eta Oñatiko Santipillau inguruan egiten ari diren lanen ondorioz. Horrez gain, Santipillau baserri ingurutik ere ez dira igaro. Izan ere, bihurgunearen trazadura aldatu eta bidea zuzentzeko obrak egiten ari dira.