Elene Guridik Granadan jokatuko du datorren denboraldian

Xabier Urtzelai 2026ko ekainaren 27a

Elene Guridi Realaz jokatutako partidu batean.

Realeko jokalari Elene Guridik (Oñati, 2002) Granadan jokatuko du datorren denboraldian. Oñatiarrak kontratua du talde txuri-urdinaz, eta denboraldi baterako utzita joan da. Talde andaluziarrak sare sozialetan eman du albistearen berri.

Granada Club de Futbol eta Real Sociedad taldeek akordioa lortu dute Elene Guridi erdilaria Granadako taldera utzita joateko, 2026/27 denboraldiaren amaiera arte. Guridi Aloña Mendiko eta SD Eibarko harrobietan hezi ondoren, 2018an iritsi zen Realeko behe-mailako taldeetara.

Hala, txantxikuarrak 2023an lehen taldearekin debuta egin zuenetik 40 partida baino gehiago jokatu ditu, tartean Liga F Moeve, Erreginaren Kopa eta Espainiako Superkopa –azken hori 2025ean–. 

Granadako taldeak ongietorria eman dio sareetan:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak