Halako distantzia luzean egindako lehenengo saiakera ondo irten zaio Malen Osari, Dolomitetako lasterketa entzutetsuan lehenengo izan da eta helmugan. Gainera, oñatiarra emakumezko onenen denboretatik gertu ibili da (4:46:23), errekorra minutu batera geratu zaio eta.
Oñatiko mendi lasterkariak lau minutuko aldea atera dio Patri Pinedari, eta hirugarren postuan Silvia Schwaiger eslovakiarra sailkatu da. "Gogorra izan da, baina aldi berean izugarri aberasgarria. Lasterketari dagokionez ez da nire egunik onena izan, eta bidean hainbat oztopori aurre egin behar izan diet. Hala ere, inoiz baino zoriontsuago eta harroago nago lortutakoarekin", adierazi du sare sozialetan, eta gehitu du berriro ere bueltatuko dela Dolomitetako lasterketa horretara.