Zubillaga auzoa, sanpedroetan murgilduta

Mireia Bikuña

Txorimaloen konpainiarekin eta Pello basurdeari ongietorria eginez hasi dituzten San Pedro jaiak, Zubillagan. Aurretik, ekintzaz betetako asteburua dute han.

Hemen duzue egitaraua:

Zapatua

 

  • 17:00etan, Mus txapelketa
  • 17:00etan, Suhiltzaileen parkean puzgarriak, apar-festa, toka txapelketa eta txokolate jana
  • 18:00etan, txorimaloak, Lezoko erraldoi eta dultzaineroekin
  • 20:00 Disko festa Javi Sound-ekin
  • 20:30 Barbakoa eta mozorro lehiaketa
  • 00:30 Musika txosnan: 'Fiesta de los 90'

Domeka

 

  • 10:45ean, meza
  • 11:30ean, luntxa auzoko jubilatuendako. Ondoren, dantzariak, omenaldia eta zozketa
  • 12:45ean, Gaztetxoen pilota txapelketako finalak (J.M. Usatorre Memoriala);
  • 14:30ean, Auzo bazkaria
  • 17:00eta, Zinta karrera
  • 18:30 Helduen toka txapelketa

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak