Sanpedroak ospatuko dituzte asteburuan Zubillagan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 26a

Zubillagako jaietara joateko gonbidapena egiten duen kartela auzoaren sarrerako biribilgunean.

Egubakoitzetik domekara, era askotako ekintzak dituzte antolatuta Zubillaga auzoan. Pello basurdeak emango die jaiei hasiera iluntzean.

San Pedro jaiak ospatuko dituzte Zubillagan, gaurtik domekara arte. Palako eta pilotako finalak, mendi martxa, apar festa, puzgarriak,mozorro lehiaketa eta musika egongo dira, besteak beste. Gaur gauean, esaterako, TAKE eta Sutargi taldeak eta DJ Izura egongo dira, eta bihar, 90eko hamarkadako musika jarriko dute txosnan.

Agendan dago egunez eguneko egitaraua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak