Aloña Mendiko eskubaloi sailak iruzur baten berri eman du eta argitu sailak ez duela zer ikusirik horretan.
Bere irudia sareetan iruzur egiteko erabili dutela ikusi du eskubaloi sailak eta jarduera horrekin ez duela inolako loturarik argitu gura die herritarrei, "ez ditu baimendu, sustatu edo babestu". Hori argitzearekin batera, herritarrei eta zaleei eskatu gura die jarduera susmagarriak egiaztatzeko, "eta dudarik izanez gero, ez egin kasurik".
