Plazako obrak egin bitartean, hamar bat hilabetez, Errementeri plazan egin da arropen eta ehunkien zapatuetako azoka. Plaza eraberritzeko lanak bukatu dituzte eta zapatutik aurrera ohiko tokira bueltatuko da arropen azoka eta plazan egingo da.
Errementeri plazaren kokaguneak balorazio ona jaso du Udalaren esanetan, baina saltzaileek zein herritarrek, gehiengoz, plazara itzultzeko borondatea azaldu dute eta horrela izango da zapatutik. Plazara barrakak datozenean edo beste zerbait muntatzen dutenean, baina, Errementeri plazara leku aldatuko dute azoka, ez da Santa Marinara itzuliko.