Bi autok istripua izan dute Oñatira bidean eta itxi egin dute errepidea

Koldo Zubia Salas 2026ko ekainaren 24a

Ulma Construction parean gaur goizean gertatutako istripua.

Ezbeharra, gaur, 08:30ak aldera gertatu da: bi autok elkar jo dute Oñatin, GI-2630 errepidean, Ulma Construction inguruan. Ertzaintzak baieztatu duenez, osasun zerbitzuek pertsona bat artatu behar izan dute; zauri arinengatik. Errepidea itxita dago, autoetako bat galtzada erdian gelditu delako. Errepidea dagoeneko zabaldu dute, 10:20 inguruan.

Oñatiko istripuaren harira, Zubillagako saihesbidean auto ilarak sortu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak