Bitoriana Goitia eta Jacinta Ayastuy omendu ditu Pake Lekuk

Julen Murua Mesonero 2026ko ekainaren 21a

Aurreskua dantzatu diete lehenengo eta zapi bana jarri gero. Herritarren txalo zaparrada bat ere jaso dute omenduek.

San Migel Parrokiako 12:00etako mezaren ostean egin dute omenaldi ekitaldia. Bitoriana Goitia eta Jacinta Ayastuy aulki banatan eseri, eta gertukoenek euren inguruko hitz batzuk irakurri dituzte. Hitza hartzean, hunkituta agertu da senitarteko bat edo beste. Txistularien laguntzarekin aurreskua dantzatu diete gero, udal ordezkariek zapi bana jarri diete gero, eta Pake Leku elkartekoek oroigarri bat emanda bukatu dute omenaldia. 

14:00etan bazkaria egingo dute parrokiako klaustroan, eta 125 herritar inguru elkartzea espero dute. Dendek eta enpresek emandako sariak ere banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak