Aloña Mendiko futbol sailekoek jokalariei sariak banatuta bukatu dute denboraldia

Julen Murua Mesonero 2026ko ekainaren 20a

Larrain Gain elkartean egin dute urte bukaerako afaria Aloña Mendiko futbol sailekoek, eta nagusien lau taldeetako jokalariei sariak banatu dizkiete.

2025eko irailean hasi zuten denboraldia futbol sailekoek, eta atzo agurtu zuten urtea saileko afaria eginda. Larrain Gain elkartean afaldu zuten gizonezkoen eta emakumezkoen bi talde nagusietako jokalariek, saileko entrenatzaileek eta zuzendaritzako kideek, eta jokalariei sariak banatu zizkieten. Honako hauek izan ziren talde bakoitzeko jokalari sarituak:

Emakumezkoen Ohorezko Maila

  • Erregulartasunari saria: Maialen Txintxurreta.
  • Kemenari saria: Iraitz Zabala.
  • Golegileari saria: Naroa Urreta.

Gizonezkoen Gorengo Maila

  • Erregulartasunari saria: Iñaki Alonso.
  • Kemenari saria: Jokin Madina.
  • Golegileari saria: Aitor Zubiagirre.

Emakumezkoen Gorengo Maila

  • Erregulartasunari saria: Maite Aldea.
  • Kemenari saria: Elene Odriozola.
  • Golegileari saria: Ane Zugasti.

Gizonezkoen 1. Erregional Maila

  • Erregulartasunari saria: Anartz Sagastizabal.
  • Kemenari saria: Enaitz Aranburu.
  • Golegileari saria: Xabi Abaunz.

Ruben Blancori eta 'Txisto'-ri oroigarriak

Debagoiena Bailara taldeko jokalariek azken urteetan euren entrenatzaile izan diren Ruben Blancoren eta Aitor Guridi Txisto-ren lana aitortu nahi izan dute, eta eskerrak eman urte horietan guztietan egindako ibilbideagatik. Taldeko argazki eta jokalari guztiek sinatutako kamiseta bana eman zizkieten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak