Kiroldegiko eskaintza ezberdinetan dago zabalik izen-ematea

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 18a

Zubikoa kiroldegia.

Zubikoa kiroldegian prest dute uztaileko fitness eskaintza eta datorren urteko ikasturtekoak antolatzen ere hasita daude, haurrendako ur ikastaroak, esaterako. Izen-emateak zabaldu dituzte dagoeneko.

Datorren ikasturterako haurren igeriketako hastapen ikastaroetako izen-ematea da, esaterako, zabalik dagoen eskaintzetako bat. Sei hilabete eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailara arte bitarteko umeendako da eskaintza hori. Izen-ematea hilaren 30era arte egongo da zabalik eta zozketa egingo da gero izena eman dutenen artean; uztailaren 8an izango da zozketa. Izenematea online egin daiteke edo kiroldegiko harreran esku orria beteta.

Fitness ikastaroetarako ere bai

Uztailerako antolatu dituzten fitness ikastaroetan, berriz, hilaren 26ra arte eman daiteke izena. Pilates, krossfit, TRX, body balance eta gimnasia dira egingo dituzten ikastaroetako batzuk. Plazak mugatuak dira –hemezortzi bakoitzean– eta izena ematen duten hurrenkeraren arabera beteko dira. Saioak astelehenetik egubakoitzera egingo dira, goizean zein arratsaldean, eta izena kiroldegiko harrerara joanda bete behar da. Ikasturtean zehar ibili direnak ez dute lehentasunik izango.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak