Denboraldi amaieran egin ohi du Pilota Eguna Aloña Mendiko pilota sailak eta aurtengoak ere aurrekoek izan duten formatu behera izango du: finalak jokatu ostean sari banaketak egongo dira eta luntxa ostean.
Azken hilabeteetako entrenamenduak Pilota Egunerako kanporaketak ere izan dira eta egubakoitzean, maila guztietako finalak jokatuko dituzte. Zubikoa kiroldegiko frontoian izango dira partiduak; lehenengoa, 16:30ean. Azkena amaitutakoan, sari banaketa egingo dute frontoian bertan eta handik, Pake Lekun egingo duten luntxera joango dira. Horrela emango dio amaiera denboraldiari Aloña Mendiko pilota sailak.