Oñatiko Eskubaloi saila 50. urteurrena ospatzen ari da aurten eta hori kontutan izanda, Oñatin egingo du denboraldi amaierako ekitaldia, gala, Gipuzkoako eskubaloi federazioak. Gipuzkoako eskubaloi jokalariak, epaileak, elkarteak, ordezkariak... batuko ditu gala horrek eta denboraldian zehar lorpen garrantzitsuak lortu dituzten taldeak eta kirolariak sarituko dituzte, bai lurraldeetako lehiaketetan, bai erkidegoetakoetan eta estatukoetan. Esker oneko sariak ere egongo dira eta baita eskubaloiari lotuta egon eta denboraldian zehar hil diren hiru pertsona oroitzeko tartea ere hartuko dute.
Omenaldia Aloña Mendiri
Edizio honetan, Gipuzkoako federazioak omenaldi berezia egingo dio Aloña Mendi elkarteari, 50. urteurrenaren barruan.Galak bost hamarkadatan zehar Oñatiko proiektu hau eraiki duten pertsona guztien lana aitortuko du.
Ekitaldia eguenean, hilak 18, da, Santa Anan, 18:30ean.