Jaietako egitarauaren azal leihaketa zabalik dago

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 16a

Joan den urteko Errosaixo bixamon egunean.

Hemezortzi urtetik gorako edonork parte har dezake. 'Oñatiko jaixak 2026' testua agertu beharko da irudian. Lanak aurkezteko azken eguna uztailak 3 da. Irabazlea internet bidezko bozketaz aukeratuko da aurten ere. 

San Migel eta Errosaixo jaiak jasoko dituen egitarauaren azal lehiaketa zabalik dago. Hemezortzi urtetik gorako edonork parte har dezake eta egile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkez ditzake. 

Formatu digitalean aurkeztu beharko dira lanak, euskaraz, eta testu hau, behintzat, agertu behar da: Oñatiko jaixak 2026. Lanak Oñatiko Udaleko erregistro elektronikoa erabilita bidali beharko dira uztailaren 3a aurretik.

Lanak udaleko web orrian eta sare sozialetan argitaratuko dituzte eta internet bidez emandako botoek, azken urteetan egin duten moduan, erabakiko dute irabazlea; 500 euro irabaziko ditu boto gehien jasotzen duen lanaren egileak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak