Egubakoitzetik domekara bitartean ospatu dituzte auzoko jaiak Olaran. Txorimaloen kalejirarekin hasi eta bertso saioa egin bitartean beste makina bat aukera ere egon dira, auzo bazkaria, Oñatz dantza taldeen ikuskizuna, mus txapelketa edo gaueko kontzertuak, esaterako.