Ekainaren 15etik 23ra bitarte izango dute herriko gaztetxoek eskola kirolean izena emateko aukera. Ikasleek asteazkenean jaso zuten hurrengo urtera begirako informazioa jasotzen duen papera, eta aldaketa nabarmenena kuotetan gertatu da.
Eskola kiroleko koordinatzaile Mikel Aramanediak azaldu duenez, asteartean, hilak 16, bilera egingo dute, 17:15ean, Eltzian, datorren urtean LH1en eta LH3n izango diren ikasleen gurasoekin. "Hor aldatzen da eskola kiroleko metodologia. LH1en hasten dira eskola kirolean eta LH3n ikastetxeak nahasten dira. Bilera haientzat da, ez guraso guztientzat".