Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat, mendiko agenteak eta Gipuzkoako suhiltzaileak bidali ditu bertara.
Erreskate-taldeak zaurituarengana iritsi dira anbulantziara eramateko, eta ondoren helikopteroarentzako egokitutako aparkaleku batera eroan dute. Handik, Gasteizko Txagorritxu Ospitalera eraman du Ertzaintzaren helikopteroak.