"Aspaldiko lagunak ditu Quimi Portetek Oñatin, eta BECen egin dituzten bi kontzertuetarako sarrerak oparitu zizkigun, eta, esker on moduan, afari-merienda bat egin genuen, giro ederrean", kontatu du Porteten gertuko lagun Lierni Altubek.
Bi ordu pasako kontzertuan, errepertorio ezagunaren gainbegiratu "ederra" egin zuten, baina Ruper Ordorikarekin batera bere Martin Larralde kantua abestu zutenean "hunkitu" zen bereziki Oñatiko lagunartea: "Ikaragarria izan zen kontzertua, eta euskarari egindako keinua, itzela; izan ere, pantailetako testuak euskaraz zeuden, aurkezpen batzuk ere euskaraz egin zituzten, eta Portet, Garcia eta Ordorika elkarrekin kantuan entzutea, izugarri polita!".
El Ultimo de la Fila taldeko Quimi Portet, gitarra-joleari egindako elkarrizketa biharko Goiena aldizkarian izango da irakurgai.