XV. mendeko agiriak erakutsiko dituzte artxibo historikoan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 10a

Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa.

Ate irekiak egingo dituzte Oñatin dagoen artxibo historikoan bihar eta etzi, eta besteak beste XV. mendeko agiriak eta inkunableak ikusi ahal izango dituzte. Baita dokumentuen zaharberritzea nola egiten den ere.

Ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak eguenean –ekainak 11– eta egubakoitzean –ekainak 12–. Artxiboan zer duten erakusteko bisita bereziak izango dira; funtzionamendua eta artxibo-ondarea herritarrei gerturatzea da helburu. Hala, dutenaren adibide bat erakutsiko dute bisita horietan; esaterako, hor gordeta dauden XV. mendekok zenbait agiri eta inkubable batzuk –1501 aurretik inprimatutako liburuak– erakutsiko dituzte. Baita dokumentuen zaharberritzea nola egiten den ere.

Lau bisita egingo dituzte guztira, bi egun bakoitzean: 11:00etan eta 17:00etan –euskaraz eta gazteleraz bietan–.

Artxiboen nazioarteko eguna ospatzeko antolatu ditu Gipuzkoako Aldundiak ate irekien jardunaldiak. Oñatiko eta Tolosako artxiboetan egingo dituzte, zehazki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak