C1 lortzeko ikastaro trinkoa egingo dute udan Oñatiko udal euskaltegian

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 9a

Pertsona bat idazten.

C1 agiria eskuratzeko ikastaro trinkoa ekainaren 22tik uztailaren 17ra izango da euskaltegian bertan. Izena emateko epea ekainaren 15era arte dago zabalik.

Euskararen C1 agiria eskuratzeko ikastaro trinkoa antolatu du aurtengo udan ere Oñatiko Bedita Larrakoetxea udal euskaltegiak. Ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitartean izango da. 80 orduko ikastaroa izango da eta eskolak goizez emango dituzte, 08:30etik 13:30era –ordutegia, baina, ikasleekin moldatu daiteke–. Udal euskaltegian bertan izango dira eskolak, Eltzian. 

Izena emateko epea ekainaren 15era arte, egubakoitzera arte, dago zabalik. Euskaltegira bertara deituta edo joanda egin daiteke eta hantxe eska daiteke informazio gehiago ere beharra edukiz gero. Hauxe da hango telefono zenbakia: 943 78 24 96.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak