Bertako sukaldeak su hartu ostean, Oñatiko Ongi hoteletik kea zabaldu da gaur iluntzean inguruko kaleetara. Ondorioz, hainbat suhiltzaile kamioi bertaratu dira eta sutea kontrolatzea lortu dute. Anbulantzia bat ere joan da bertara, baina Ertzaintzatik Goienari jakinarazi diotenez gertakariak ez du zauriturik eragin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.