EH Bilduk herrian izan duen bilakaera jasotzen duen argazki erakusketa, musika, mokadutxoa egiteko aukera… Horiek guztiak izan ziren egubakoitz iluntzean alderdiko komunitate militantearen eta oinarri sozialaren presentziarekin EHBilgunean egin zuen berrizte ekitaldian. "Argazki horiek erakusten dute Oñatiko EH Bilduren komunitatea zein zabala izan den eta egun ere den", azaldu dute alderditik.
Hitzartzeek ere izan zuten lekua ekitaldian. Hala, EH Bilduko militante Jon Tomek esan zuen urtebete barru berriro Udal eta Foru Hauteskundeak izango direla eta EH Bildu lanean hasita dagoela jada "Oñati hobe baten aldeko" herri proiektua garatzen eta etorkizunean Oñatiren kudeaketa aurrera eramango duen “ekipo onena osatzen”
"Guzti hori, gainera, egungo agintaldiko proiektuak azken bururaino eramaten dihardugun bitartean, herritarrei gure kontuen emaitza era garden eta eraginkor batean helarazten dihardugularik", gaineratu zuen Oñatiko udaleko zinegotzi Iñigo Ruizek.