Egubakoitzean hasi zituzten Corpusetako ospakizunak oñatiarrek. Kriskitin hotsak nabaritu dira azken egunetan herrian, eta gaur; santu, dantzari, txistulari, musika banda, apostolu zein San Migelek hartu dituzte kaleak Corpus.prozesiorako. Kaleak lepo bete dira beste urte batez. aurten gainera, zenbait partaide berri izan ditu prozesioak.
Astelehenean, sakonean Goiena telebistan
Korpusen inguruko erreposteajea emitituko du Goiena telebistak bihar, astelehena, 14:30ak aldera, eta ondoren, 19:30ean eta 20:30ean. Bertan, Corpus eguna eta Corpus-prozesioa barrutik ezagutzeko aukera egongo da. Goiena.eus atarian nahieran ikusteko aukera egongo da.