Corpus zapatua da gaur eta goizeko bederatziak gerturatu direnerako jendetza batu da Oñatiko Foruen plazan dantzarien lana bertatik bertara jarraitzeko. Kanpaiak jotzearekin bat botatako etxafuegok eman diote hasiera ekitaldiari, eta txistularien doinuekin eta Axier Uriarte kapitainaren gidaritzapean hiru dantza egin dituzte: San Migel dantza, banakoa launan eta Oñatiko arku dantza.
eka 06, 16:19 Oñati
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.