Gozatu egin dute San Martin egoitzako egoiliarrek Gure Zirkuan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 2a

Aro erraldoiarekin jolasean, Gure Zirkuan.

Oñatiko San Martin egoitzako egoiliarrak Gure Zirkuan izan dira eta Iker Galartza aurkezle delarik, zirkuak eskaintzen dituen ikuskizun asko jarraitu dituzte bertatik bertara. Gozatua hartu dute.

Malabareen ikuskizuna, gurpil bakarreko bizikleta gainean duten oreka edo uztai erraldoi batekin zorabiatu gabe nola jolasten duten ikusi dute, besteak beste, San Martin egoitzako egoiliarrek Gure Zirkuan. Iker Galartza bera izan zuten irteera berezi honen gidari eta ikuskizuneko aurkezle; umorerik ere zen falta izan. Gozatu egin zuten ikus-entzuleek.

Oñatiko Udalak, San Martin egoitzak eta Gure Zirkuak elkarrekin antolatu duten irteera izan da hau. Egubakoitz goizean egin zuten, eta batzuk zein besteek gozatu zuten. 70 bat lagun joan ziren.

Gure Zirkuak luzatu egin du Oñatiko egonaldia eta asteburu honetan ere egingo ditu emanaldiak: ekainaren 5an, egubakoitza, eta zapatuan, hilak 6. Sarrera gutxi batzuk gelditzen dira oraindik online hartzeko, baina takillan izango dituzte batzuk gordeta.

  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak