Jatorri eta profil askotariko profesionalen eskutik, hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak izango dira aukeran. Euskaraz izango dira ekitaldi batzuk eta gazteleraz besteak. Lau eguneko udako ikastaroaren baitan, Literaturaren eta Ahozkotasu- naren XI. Jardunaldia egingo dute lehenengo egunean, ekainaren 29an.
Ikastaroan zein jardunaldian parte hartu nahi dutenek lehenbailehen eman behar dute izena, aste honetan bukatzen da-eta epea. Egitarau osoa, prezioak, izen-emate inprimakia eta informazio gehiago AEDA elkartearen Narracionoral.es helbidean daude eskuragarri.
Iaz egin zuten udako ikastaroko parte-hartzaileak. Argazkia: AEDA.