Ur txorroten parkea zabalik dago gaurtik

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 1a

San Lorentzo auzoko ur txorroten parkea, Oñatin.

Aurreratu egin dute irekiera, beroagatik. Irailaren 6ra arte egongo dira ur txorrotak erabilgarri, 11:00etatik 21:00etara. Kiroldegiko berdegunea ere gaur zabalduko dute.

Gaurtik, ekainak 1, erabilgarri dago San Lorentzo auzoko ur txorroten parkea. Irekiera aurreratu du Udalak, azkenaldian egin duen beroagatik. Hala, irailaren 6ra arte, ur txorrotak martxan egongo dira, egunero, 11:00etatik 21:00etara.

Kiroldegiko berdegunea

Ur txorroten parkea bezala, gaur, astelehena, zabalduko dute Zubikoako igerilekuen ondoko berdegunea ere. Ekainaren 15etik aurrera, berriz, 09:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik instalazioak asteburuetan eta jai egunetan. Uztailean –astelehenetikegubakoitzera 07:30etik 21:30era eta asteburu eta jai egunetan 09:00etatik 20:00era- eta abuztuan –astelehenetik zapatura 10:00etatik 20:00etara eta domeketan itxita– udako ohiko ordutegia izango du kiroldegiak.

Usako, ekainaren 20tik aurrera

Usakoko bainu denboraldia ekainaren 20an hasiko da; egun horretatik aurrera egongo da soroslea han. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak