'Euskaltzaleon Martxa'-ra joateko autobusa egongo da Oñatitik

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 1a

Oñatiko hainbat euskaltzaleen talde argazkia.

Ekainaren 13an izan da Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako mobilizazioa, Iruñean. Oñatiko hainbat euskaltzalek argazkia atera dute deialdiarekin bat eginez. Autobuserako txartela salgai daude dagoneko.

 

Ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari da Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun eragileek. 'Euskaltzaleon Martxa' lelopean ospatuko da eta "euskaltzaleok antolatzera, euskaraz bizitzeko baldintzak sortzera, Euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzera" etorriko da.

Martxa 17:00etan izango da eta Iruñeko hiru puntu ezberdinetatik irtengo da: Runako Parkea, Askatasun Enparantza eta Antoniutti. Hiru zutabe, hiru helburu: desofizializazioaren aurrean euskararen normalizazioa blindatuko duen arkitektura juridiko berri bat, hizkuntza politiketan eman beharreko jauzia eta euskaltzaletasuna. Hiru martxek Gaztelu Plazan egingo dute bat eta han egingo da ekitaldi politikoa, egunari amaiera emanez.

Autobuserako txartelak, salgai

Oñatitik autobusa antolatu dute, eta hainbat euskaltzalek talde argazkia ere atera dute deialdiarekin bat egiteko eta herritarrak berdina egitera gonbidatu. Otamendi tabernan daude salgai autobuserako txartelak, 15 eurotan –10:00etan izango da irteera Oñatitik eta martxaren ondoren izango da itzulera–.

 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak