Errekaldeko lehenengo jai batzordeko kideek omenaldi beroa jaso dute

Josu Bilbao Atxutegi 2026ko maiatzaren 31

Oñatiko Errekalde auzoan jaietan dago aste bukaeran, eta atzo, auzo-bazkarian, lehenengo jai batzordeko kideek omenaldi beroa jaso zuten gaur egungo batzordeko kideen partetik.

Errekalde auzoko jaien egitarauan barruan, une berezia bizi izan zuten atzo oñatiarrek. Paella eta albondigak bazkaldu ondoren eta Peru Abarrategiren eta Aitor Tatiegiren bertsoez gozatu ondoren, gaur egungo jai batzordeko kideek omenaldi berezia egin zieten lehenengo jai batzordeko kideei eta jaietan laguntzen ibili zirenei. Bakoitzak diploma bana jaso zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak