Nafarrak nagusi Corpusetako eskubaloi txapelketan

Josu Bilbao Atxutegi 2026ko maiatzaren 31

Infantil mailako zortzi selekziok jokatu zuten atzo Corpusetako XVIII. eskubaloi txapelketa Zubikoan, eta nesketan eta mutiletan Nafarroako selekzioak nagusitu ziren.

Nesken lau selekzio eta mutilen beste lau –Euskadi, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa– lehiatu dira Oñatiko Corpusetako eskubaloi txapelketan. Tartean Aloñako lau jokalarik parte hartu dute: Euskadiko selekzioetan Markel Bengoa, Imanol Fernandez eta Eider Bruna eta Gipuzkoakoan, Maialen Inza.

Finaletan, Nafarroako selekzioek sekulako nagusitasuna erakutsi dute nesketan zein mutiletan eta merezimendu osoz irabazi dituzte txapelak. Nesken finalean Nafarroak 29-14 garaitu du Gipuzkoa eta mutilen finalean, 25-18 irabazi dio Nafarroak Euskadiri.

 

Sailkapenak:

 

Neskak:

1- Nafarroa

2- Gipuzkoa

3- Bizkaia

4- Euskadi

Mutilak:

1- Nafarroa

2- Euskadi

3- Gipuzkoa

4- Bizkaia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak