Zabalik dago Artzain Eskolako 2026ko prestakuntza-eskaintzarako izen-ematea; ekainaren 26an izango da azken eguna. HAZIk eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Ne-kazaritza eta Arrantza Sailak sustatutako prestakuntza ardi eta ahuntz sektorean profesio-nalki garatu nahi duten pertsonei zuzendutakoa da.
Eskaintzen den prestakuntza praktikoa izango da, sektoreko errealitatearekin zuzenean bat egiten duena eta ustiategi profesionaletan eginda.
Ikasketa-plana, instalazioak eta prestakuntza-programa gertutik ezagutzeko, ate irekien jardunaldia antolatu dute ekainaren 10erako, 17:00etatik 18:30era. Zentroko taldearekin zalantzak argitzeko tartea ere izango dute.
Aurten, berrikuntzekin
Ohiko ikastaro trinkoaz aparte ikasleek prestakuntza-ibilbide zabalagoa osatzeko aukera izango dute, hasierako prestakuntza osatzeko. Horren helburua da beren garapen profesionalean sakontzea, esperientzia praktikoarekin. Hiru mailatan egituratu dute: lehenengo, ikastaro trinkoa; bigarren mailan, proiektuaren garapena -hautazkoa- eta hirugarrenean, ustiategiko praktikak -hautazkoak-.