Guztira, 150 bat jokalari lehiatuko dira. Tartean egongo dira Aloñako hainbat jokalari:
Euskadiko selekzioetan Markel Bengoa, Imanol Fernandez eta Eider Bruna; eta Gipuzkoakoan, Maialen Inza.
Goizeko partiduetan finalerdiak jokatuko dira: Euskadi Gipuzkoaren kontra –mutilak 09:20an eta neskak 10:20ean– eta Bizkaia Nafarroaren kontra –mutilak 11:20an eta neskak 12:20an–. Goizeko galtzaileek hirugarren eta laugarren postuetarako partiduak jokatuko dituzte: 15:20an mutilak eta 16:20an neskak. Eguna bukatzeko final handiak
jokatuko dira: 17:20an mutilak eta 18:20an neskak