Gure Zirkua ikustera doaz bihar San Martin egoitzako egoiliarrak

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko maiatzaren 28a

Gure Zirkua, Olaitturrin.

Udalak, San Martin egoitzak eta Gure Zirkuak elkarrekin adostutako egitasmoaren bitartez, San Martin egoitzako egoiliarrak Gure Zirkua bisitatutako dute bihar goizean. 

Bisita berezia egingo dute San Martin egoitzako egoiliarrek Gure Zirkura. 70 bat joango dira eta Gure Zirkukoak ezagutuko dituzte, eurekin berba egingo dute eta kantatu. Gainera, emankizuneko atal batzuk ere zuzenean gozatuko dituzte. 

Udalak, San Martin egoitzak eta Gure Zirkuak elkarrekin antolatu duten irteera izango da biharkoa, egubakoitza, 11:00etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak