Oñatiko Emakumion Etxiaren irekiera eguneko argazkiak

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko maiatzaren 28a

Behebarroaz eta eskilarapeaz gain, beste bi pisu ditu Oñatiko Emakumion Etxiak, lau gune eskaeren eta eskaintzaren neurrira erabiliko direnak. Elkartzeko gune ere izan gura du. Martitzenean egin zuten irekiera ekitaldia. Ekaineko ekintzen artean bisita gidatuak daude antolatuta.

Zabalik dago Oñatiko Emakumion Etxia. Martitzen arratsaldean egin zuten irekiera ekitaldia eta etxekideak, herritarrak eta udal ordezkariak batu ziren okasiorako. Erabiltzeko espazio bat izatea da gura dena, bai egingo diren ekitaldietan parte hartuta, bai elkartzeko gune izanda bai etxekide izanda. Bakarrik sartu eta taldean ateratzea da helburua.

Irekiera ekitaldira joan zirenek izan zuten aukera eraikina ikusteko, baina ekainean zehar egingo dituzte bisita gidatu gehiago.

Hauxe da ekainerako prestatu duten egitaraua:

  • Ekainak 1. Tailerra. Kakorratz lana gure korapiloak askatzeko. 17:00etatik 19:00etara
  • Ekainak 2. Bisita gidatua euskaraz, 17:30etik 18:30era
  • Ekainak 3. Errezitaldi musikatua. Dena zulo bera zen. Anari eta Eider Rodriguez. 18:00etan.
  • Ekainak 4. Bisita gidatua gazteleraz, 10:30etik 11:30era
  • Ekainak 8. Bilera orokorra.
  • Ekainak 9. Hitzaldia: Lagunekin bai! Adiskidetasun feministak. Miren Guillo eta Marta Luxan; euskaraz. 18:00etan.
  • Ekainak 11. JO! Ikuskizuna, 18:30ean.
  • Ekainak 13. Dantza. Salsa batxata kuir. 17:00etatik 19:00etara
  • Ekainak 16. Bisita gidatua gazteleraz, 17:30etik 18:30era
  • Ekainak 18.
    • Bisita gidatua euskaraz, 10:30etik 11:30era
    • Zinegoak emanaldia, 18:00etan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak