Gaur hitzaldia eta bihar filmak, Palestinaz berba egiteko

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko maiatzaren 20a

Palestinaren aldeko kartelen kanpaina Oñatin.

Kazetariak eta nazioarteko politikan adituak diren Davik Lazkanoiturburuk eta Mikel Aramendi izango dira gaur kultura etxean Ekialde Hurbilaz berba egiten. Bihar, bestalde, lau film eskainiko dituzte zinema aretoan. 

Palestinari elkartasuna adierazteko eta sufritzen ari den genozidioa salatzeko egitaraua prestatu du egun hauetarako Oñati Palestinarekin herri plataformak. Gaur, eguaztena, bertan hitzaldia egingo dute Davik Lazkanoiturburu eta Mikel Aramendi kazetariek eta nazioarteko politikan adituak. 19:00etan izango da, kultura etxean.

Bihar, bestalde, hiru film eskainiko dituzte Palestinaren bestelako begiradak lelopean: Hijas de la Nakba, Patroi batek kontatzen duena eta Berreskuratze geroratua. 19:00etan proiektatuko dira hiru lanak zinema-aretoan.

Kontzertuak zapatuan

Domekan, Palestina lorategia izena jarriko diote Kalegoienako berdegune bati eta olinbondo bat landatuko dute han. 12:00etan izango da ekitaldi herritarra baina dei egin dute plazatik joatea hara, taldean eta kalejiran.

Zapatuan, berriz, kontzertuak egongo dira. Eguerdian, 12:30ean, Mohama Saz taldeak joko du gaztelekuan: 10 euro da sarreran. Gauean toki berean, Parabellum eta Ramada Inn taldeek joko dute Palestinaren alde; sarrera 15 euro. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak