Datorren domeka goiza pasatzeko jarduera berezia prestatu dute Aizkorri-Aratz natura parkearen bihotzean dagoen Pottokaleku Interpretazio Zentroan. Paleolito garaitik euskal lurraldean bizi izan diren zaldirik zaharrenak, herritarrei ezagutaraztean gain, animaliekiko errespetuta sustatzeko ekintza ere bada antolatutakoa.
11:00etan hasiko da animaliaren inguruko azalpen dinamikoarekin eta pottokak protagonista dituen euskal kondaira batekin emango zaio segida. Ostean, zuzenean pottokengana gerturatu eta orraztu, laztandu, uhalak jarri edo gidatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Haurrek gainera, gainean ibiltzeko aukera ere izango dute.
Izen-ematea zabalik dago
Aurrez izena eman beharra dago, plazak mugatuak baitira eta horretarako 943 782 894 / 699 335 181 telefonoak erabili daitezke, arantzazu@gipuzkoanatura.eus posta edo www.gipuzkoanatura.eus web orrialdea. Prezioa 13 eurokoa da 3-12 urte bitarteko haurrentzat, gainontzekoentzat 17 eurokoa.