Finalaurrekoak 09:30ean jokatuko dira; biak aldi berean, Zubikoako kantxa banatan. Partidu hori galtzen dutenak hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira, 11:00etan, eta finala 12:15ean jokatuko da. Partiduek 40 minutu iraungo dute, eta amaieran sari-banaketa egongo da. Euskadiko Kopa Oñatira ekartzeko, Aloña Mendi Kirol Elkartea laguntzaile aritu da.