Margolanak, erakusleihoak apaintzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko maiatzaren 13a

Erakusleihoetan daude margolanak ikusgai.

Oñatiko Margo Taldeko kideek egindako margolanak ikusgai daude herriko dendetan; 20 pintura 36 komertziotan.

Aurten ere erakutsi dute alde bien arteko elkarlana herriko dendariek eta Oñatiko Margo Taldeko kideek. Halan, ikasturte honetan pinturako 20 ikaslek egindako lanak jarri dituzte ikusgai egunotan herriko 36 dendetan. Erakusketa maiatzaren 21era arte egongo da ikusgai komertzioetako erakusleihoetan. Denetariko irudiak ikus daitezke margoetan, izan paisaiak, objektuak, pertsonak edo konposizioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak