Plaza eraberritzeko lanen barruan, 1999tik erdigunean zegoen argi-postea kendu egin dute zegoen tokitik eta ondoko berdegune baten jarri. Plazan gauzak antolatzerakoan "oztopo" izaten zelako alboratu dute, plazako kioskotik frontoira bitarteko lanak egiten ari diren une honetan. Berdegune baten egongo da aurrerantzean eta handik argiztatuko du herriko plaza nagusia. Argi-postea plazan egondako tokian adokinak edo galtzada-harriak jarri dituzte. Udal brigadako langileak ibili dira zeregin horretan.