Asteburu luzea dute aurretik San Migel Txiki jaiek

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko maiatzaren 8a

Mendi bizikleta zeharkaldia egin dute arratsaldean, ekaitz-zaparradarekin bukatu dutena. Ostean, Mielek eta Txikik hasiera eman diete jaiei, etxafuegoarekin –bitxikeria moduan, hirugarrenak ez du eztanda egin–. Segidan, txorimaloak eta erraldoiak atera dira kalera, eta garagardo artisaua probatzeko aukera ere izan dute herritarrek. Gauean, Ospel, Ezpalak eta Ganibet taldeak igoko dira oholtzara. Bihar eta etzi, askotariko ekintzak egongo dira auzoan. Biharko egitaraua, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak