Hasi dira plazako iturria eraberritzen

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko maiatzaren 7a

Plazako iturria eraberritzeko lanetan eguazten goizean.

Hasita daude plazako iturria zaharberritzen. Aldamioa jarri dute eta iturria garbitzen dabiltza zaharberritzen adituak diren langileak. Aste pare baten bukatuko dute lana.

Maiatzaren 1a plazako iturriarekin egindako moduan, Foruen plazakoa ari dira orain eraberritzen. Garbitu egingo dute, apurtuta dauden harrixkak konpondu eta euren arteko juntak, lotuneak, harria babestuko duten material batez egin. Petra enpresa ari da lanak egiten eta aste pare baten bukatuko dituzte. Iturria, Elorza generalaren bustoa duena, 1880an egin zuen Casto de Zavala Astarbek.

Bi iturri horiez gain, herriko beste sei ere eraberrituko dituzte. Partaidetzazko aurrekontuetan herritarrek proposatu eta aurrera egin duen proiektuetako bat da, eta denak batera konponduko dituzte gero.

Plazaren obrekin batera

Plazako lanen paralelo egingo dituzte iturria eraberritzeko lanak. Azken egunetako eguraldi ez egonkorrak eta euri zaparradek ez dute lagundu lanak aurreikusitako denboran egitea, baina aurrera doazela adierazi du hirigintzako batzordeburu Iñigo Ruiz Barronek: "Kioskoko harmaila eta azokako arrapala eginda daude. Bankuetan egurra jarri da gainetan, goxoagoak izateko eta Gernikako arbolaren bueltan osoan ere eserleku bat jarri da. Lorategietan, berriz, jolaserako diren "altzariak". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak